Imagen
Imagen
Descripcion

Lili Reynaud-Dewarrek dantza egiten du, idatzi, hitz egin, irakatsi egiten du, pelikulak filmatzen ditu, instalazioak, altzariak, eskultura lanak, aldizkari feministak, aurkezpenak; bakarrik aritzen da edo lagunekin, ikasleekin eta familiarekin. 2009 urtean Petunia arte eta entretenimenduari buruzko aldizkari feminista argitaratu zuen Dorothée Dupuis eta Valérie Chartrain-ekin elkarlanean. 2010 urtetik hona Haute École d'Art et de Design-en irakasle aritu da Genevan. 2015 urtean idazlan bilduma bat eman zuen argitara, Paraguay Press argitaletxean. Wages For Wages Against taldeko kidea da, Ramaya Tegegnek abiatutako ekimena da, Suitzan eta beste lekutan artistentzat ordainsariak eskatzen dituena eta hain diskriminatzailea ez den arte-munduaren alde lanean diharduena. Bera, Grenoblen bizi da eta bertan egiten du lan, eta bertan hasi zen 2015 urtean Maladie d'Amour  proiektua lantzen, gau bat irauten duten erakusketak dira, gazteak elkartzen dituzten egitasmo txikiak, esperimentu soziala eta emozionala.
Cargo - Nota descriptiva
Dantzaria, idazlea, irakaslea eta artista.
Tipo
Artistas y Creadores