
L'Intrus erakusketaren edukietan murgiltzeko bisita solasaldiak, Tabakalerako hezkuntza taldeak gidatuta. Zentroko hezitzaileen laguntzarekin erakusketak ezagutzeko interesa duen edonori zuzendutakoak dira.
Metodologia parte-hartzailea erabiliz obretara eta diskurtso komisarialetara hurbiltzea proposatzen dugu, horrelako bisitaldietan normalean eman ohi diren rolak birplanteatuz, eta erakusketa-aretoak eztabaida publikorako gune bihur daitezkeela ulertuz.
*Zeinu Hizkuntzako Interpretazio zerbitzua eskuragai aldez aurretik eskatuta: hezkuntza@tabakalera.eu
OHARRA: Abenduaren 19ko (19:00) bisita Natasha Marie Llorens komisariak gidatuko du eta ingelesez izango da (euskarazko aldibereko itzulpena eskuragarri izango da).
L'Intrus erakusketaren edukietan murgiltzeko bisita solasaldiak, Tabakalerako hezkuntza taldeak gidatuta.
