Looking for Langston, Isaac Julien, 1989, 16mm, 46'
Isaac Julienek berak Looking for Langston dokumental ez narratibo monokromo gisa deskribatzen du. Langston Hughes aktibista, poeta, gidoilari eta zutabegilearen bizitza pribatua tratatzen du eta beste artista eta idazle beltz gay-ekin zeukan harremana. Haiekin batera Harlem Renaissance izenekoa antolatu zuen 20. hamarkadan. Isaac Julienek Sankofan zegoen bitartean zuzendua, Mark Nash kritiko eta komisarioa izan zuen laguntzaile eta ikerketan bidelagun. New Cinema Queer-aren aurrendari izateaz gain, azken 30 urteetan erreferente bat izan da Estatu Batuetako eskola eta unibertsitateetan estudio Afroamerikarren arloan.
MACBA: Museu d'Art Contemporani de Barcelona eta Filmoteca Españolarekin elkarlanean.
Isaac Julienek berak Looking for Langston dokumental ez narratibo monokromo gisa deskribatzen du. Langston Hughes aktibista, poeta, gidoilari eta zutabegilearen bizitza pribatua tratatzen du eta beste artista eta idazle beltz gay-ekin zeukan harremana.