LoRa (potentzia baxuko eta hedapen zabaleko) sare bat martxan jartzeko beharrezko pausoak ikusiko ditugu lantegi honetan, gateway (monokanal) baten konfiguraziotik hasita.
Sare mota hauek Internet of Things (Gauzen internet) delakoaren teknologien artean koka ditzakegu eta Smart City (Hiri adimentsuak) -gaur egun gurea egin dugun terminoa, horrek dakarren logika eta karga ideologikoaren zamarekin- harreman zuzena dute.
Aldiz, hiritartasun kritiko batean oinarrituz hiri eredu komun baten eraketa ahalbidetzea helburu, teknologiez jabetu eta hauetaz baliatzeko aukera inoiz baino handiagoa da.
LoRa (potentzia baxuko eta hedapen zabaleko) sare bat martxan jartzeko beharrezko pausuak ikusiko ditugu Unai Gorrotxategik gidatutako lantegi honetan, gateway baten konfiguraziotik hasi eta sentsore ezberdinen konexioak egitera heldu arte.