RIZOMA de CINE saria 2010 urtean sortu zuten espainiar zinemagintzan ahots berriak laguntzeko. Egun zinemagile berriak ezagutarazteko plataforma bilakatu da eta Cameo, Filmin, Zeitgeist Films (EE.UU.) eta Cinetecarekin elkarlan estuan dihardu lanean
Aurten, RIZOMA saria osatzen duen sarea hazi egin da beste behin eta bederatzi zinematan izango da ikusgai: Filmoteca de Catalunya (Bartzelona), CGAI Filmoteca de Galicia (A Coruña), Filmoteca de Albacete (Albacete), Filmoteca de Extremadura (Caceres), Filmoteca de Andalucía (Kordoba), Laboral Cinemateca (Xixon), Casa de Cultura (Molinicos, Albacete), Filmoteca de Valencia (Valentzia), eta Tabakalera (Donostia).
Los Objetos Amorosos, Adrián Silvestre, Espainia, 2016, 115’
Luzek Europara bidaiatzen du berarentzat eta Bogotan utzitako semearentzat etorkizun hobea aurkitu nahian. Erroman, postoletto batean instalatzen da lehenbizi: berak bezala bizitza berregin nahi duten emigranteentzako patera-logela bat da. Luz hutsetik hasten da, hotel bateko garbitzaile-lanetan, eta bere lankideak bihurtzen dira munduarekiko konexio. Dena da arrunt harik eta, ezustean, Fran ezagutzen duen arte.
Los objetos amorosos autorik gabeko road movie bat da, bidaia, non Luz eta Fran euren legeen mende bizi baitira, beste latitude batzuetako jendearentzat baliagarri ez den postaletako Erroma batean.
Proiektuaren abiapuntua Latinoamerikako emakumeek Europako hirietara eginiko migrazioaren azterlana izan zen, eta lizentzia dokumentalak dituen fikzioa eraiki da. Proiektua Erromako Espainiako Errege Akademian garatu zen, eta Sevillako Europako Zinemaren Jaialdian estreinatu zen; han, kritikaren FIPRESCI saria lortu zuen. Halaber, honako hauek irabazi ditu: zinemaren Rizoma saria, film onenaren eta emakumezko aktore onenaren saria Queer Lisboa Film Festival jaialdian, emakumezko aktore onenaren saria Lesgaicinemaden (Madrilgo LGTB Zinemaren Nazioarteko Jaialdia), zuzendaritza onenaren eta interpretazio onenaren sariak Zinemagoak jaialdian (Bilboko LGTB Zinemaren Nazioarteko Jaialdia) eta ikusleen saria Queer Sicilian.
Los objetos amorosos autorik gabeko road movie bat da, bidaia, non Luz eta Fran euren legeen mende bizi baitira, beste latitude batzuetako jendearentzat baliagarri ez den postaletako Erroma batean. Film honek Rizoma saria irabazi du.