Imagen
Imagen
Descripcion
Sozialari, politikoari eta ondo sustraitutako ohiturei buruzko komunikatzeko tresna da Los Torreznos. Errealitate zuzena dute langai, familia bera barne, eta mintzaira garaikidera itzultzen dituzte egunerokotasun hutseko gaiak.
Adierazpideak bilatu eta esperimentatu nahi dituzte, eta, horretarako, keinua, mintzaira eta presentzia baliatzen dituzte, alegia, forma sinpleak. Printzipioan, pertsona orok erabil ditzake forma horiek, eta ez soilik arte garaikidearen mintzaira guztiz menderatzen duenak. Umorea erabiltzen dute, eta egunerokoaren ibilerari buruzko edukiak jorratzen, alegia, pertsona orori gerta dakizkiokeenak. Hainbat formatutan lan egiten dute, hala bide presentzialetan (performanceak edo ekintza-artea), nola multimedian (bideoak, soinu-piezak). Bestalde, formazio-tailerrak eta hitzaldiak ere eskaintzen dituzte.
Los Torreznos, bere horretan, 2000. urtean eratu zen. Hala ere, Rafael Lamatak eta Jaime Vallaurek hainbat lan egin dituzte elkarrekin, hori baino lehen ere. Era berean, hainbat talderen sortzaile eta kide izan dira: Interior Bruto (CIB) sormen esperimentaleko taldea, 1999/05, eta Zona de Acción Temporal (ZAT), 1997/98.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Sozialari, politikoari eta ondo sustraitutako ohiturei buruzko komunikatzeko tresna
Tipo
Invitados