Imagen
Imagen
Descripcion

Lehenik dantzari gisa, eta ondoren koreografo moduan, Louise Bédard garrantzizko figura bilakatu da Kanadako eta Quebec-eko arte garaikidearen agertokian. Beste talde eta artista batzuekin lan egin izan du, bere ibilbide pertsonala jorratzen zuen bitartean. Hogeita hamar lan baino gehiago sortu ditu, hasi bakarkako lanetatik eta seikoteentzako lanetara, lan laburretatik arrats osoko iraupena duten lanetara. Dantzari eta koreografo bokazioak batu ditu fintasunez eta kriterioz, eraikiz eta deseraikiz, mugimenduaren esentzia bera berrasmatzeko etengabeko ahaleginean. Sorkuntzari eta performanceari egin dion ekarpenaren aitortza jaso du hainbat modutan, azken aldian, joan zen 2018ko azaroan Montrealeko dantzaren saria jaso du performer gisa.
Cargo - Nota descriptiva
Dantzaria eta koreografoa
Tipo
Artistas y Creadores