Imagen
Imagen
Descripcion

1985ean jaio zen Locarnon (Suitza). Informatikako ingeniaritza teknikoko ikasketak egin zituen.

LaFundició eta ACS (Associació Alternatives Computacionals per la Societat) erakundeetako kidea izan da, IKTen eta gizarte-ekintzaren arloko lanekin lotuta. Gaur egun, Audio-lab soinu-kulturaren arloan jarduten duen elkarteko kidea da, eta Soinumapa soinuen maparen proiektuaren bultzatzaileetako bat.

Artxibo digital dokumentalen kudeaketari buruzko proiektu-aholkularia eta -garatzailea da Gipuzkoako hainbat museotan (Museum Cementos Rezola, Zumalakarregi Museoa, EMMOA), LaFundicio erakundeko CICdB zentroan, Tramontana landako europar ikasketen sareko artxiboan eta Radio France International irratiko Écouter Le Monde proiektuan.

Entzutearekin, egunerokoaren arloko artearekin eta teknologiarekin lotutako ekintza artistikoak egin ditu proiektu hauetan: Llars de Creació (2013), Harimakila (2013),  Post-paisatge (2014), Recerques (2015), Arkitektura Belarriz (2016), Ibaiak (2016), El Observatorio de la escucha (2016), Wild Word (2017). Gainera, taldeko erakusketa ugaritan ere parte hartu du.

Ikus-entzunezkoen/soinuaren esparruan, soinu-antzematearen eta soinuaren arloko zuzendari gisa proiektuak egin ditu film hauetarako: Destruir y construir (2011), El somni dels herois (2014), Chillida, Lo profundo es el aire (2015), Ur artean (2015), Ay Virgencita! (2015), Últimas despedidas (2015), Ingobernables (2016), La Cifra negra (2016), Colmenas (2016), Iragan Gunea (2016), Precious Moments (2016), Ira (2017).
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Soinu-artista
Tipo
Artistas y Creadores