Lucía Bayónen (Madril, 1994) ikerketa eskulturan eta idazketan oinarritzen da, eta bere praktika — objektua, hizkuntza — osatzen duten elementuak erretorika-gailu gisa ulertzen ditu, ekoizpen-metodo espezifikoen funtzionamendua, baldintzak eta potentzia lantzen dituen eremu semantiko baten baitan.
Arte Ederretan graduatu zen Madrilgo Unibertsitate Konplutentsean eta Berlingo Universität der Künste-n; eta MFA bat egin zuen Rotterdamgo Piet Zwart Institute-n. Botín Fundazioaren Arte Plastikoen Beka jaso zuen (Santander, 2019), eta Generaciones lehiaketetan (Montemadrid Fundazioa, 2020) eta Arte Plastikoen Zirkuituetan (Madril, 2020) saritu zuten. Horrez gain, egoiliarra izan da CRA Matadero egoitza artistikoen zentroan (Madril, 2022). Bere lana Europa eta Espainiako proiektu-espazio, galeria eta erakundeetan egon da ikusgai, eta bere bakarkako lehen erakusketa ere egin du (Intersticio, Madril, 2022).
Bayón digestivo proiektu ibiltariaren sortzaileetako bat da. Ekimen kuratoriala da, non beste artista batzuen lana erakusteaz gain, hartzidura, ostatua eta alderdi kulinarioak aztertzen diren.