Imagen
Imagen
Descripcion

Lucía Salas zinema-kritikaria, komisarioa eta zinegilea da. Trelew herrian jaio zen, Argentinako Patagonian, eta Buenos Airesera joan zen bizitzera 2008an, bertako unibertsitatean Irudiaren eta Soinuaren Diseinua ikastera. 2017an, Los Angelesera joan zen Arteetako, Estetikako eta Politikako Masterra egitera California Institute of the Arts institutuan, Fullbright komisioaren beka bati eta Argentinako Hezkuntza Ministerioari esker. Egonaldia amaitu berri du RAWen (Residencias Arche-Raw), DocLisboa eta Márgenes jaialdien artean. Egun Donostian bizi da, eta kritikari eta programatzaile independente moduan egiten du lan nazioarteko jaialdietan, hainbat hedabiderentzat, baita La Vida Útil zinema-aldizkariaren edizio-batzordeko kide gisa ere. LaSiberia Cine kolektiboarekin batera, Implantación (2016) eta Los Exploradores (2016) filmak egin ditu.
Cargo - Nota descriptiva
Zinema-kritikaria
Tipo
Invitados