Texto Destacado
 
Pasada?
Si
Descripción Larga

 


 


Luciérnagas IV (aprender a morir en el Antropoceno) Luciérnagas proiektuaren beste katebegi bat da; lan‑prozesu ireki eta parte-hartzailea da, eta bi oinarriren inguruan ardazten da: alde batetik, jaiak eta asanbladak, alderdi herrikoiak eta kritikak, plaza publikoak eta dantza komunak bat egiteko garatutako tramankulu eszenikoa; eta, beste aldetik, harrera‑eremuen arabera diseinatutako ekintza batzuk. Topaketa hau soilik da posible ikerketaren eta ekintzen arteko hibridaziotik jaiotako dimentsio poetiko‑politiko batean.


Laburbilduz, Luciérnagas lanak dantza eta live cinema batzen ditu, eta, bertan, flamenko‑dantzari batek (zinemagintzatik ihes egindako pertsonaia) eszena barruan elkarrizketa bat du neoliberalismoko heriotzaren dantzen rola betetzen duten ikus‑entzunezko artxiboekin. Dantza horien lehengaia lan‑prozesutik sortutako material eta kontakizunak dira, baita bizipenen, irudien, dantzen, kantuen eta olerkien bilketa ere.


Temática
Año
2021
Tipo Agrupación
Deialdea
Futura?
No