Luz Obscura, Susana de Sousa Días, Portugal, 2017, 77'
Alde batetik, Salazarren diktadurapeko polizia politikoek ateratako argazki sorta bat; kamarara begiratzen duten aurpegien erretratuak. Bestalde, eraildua izan zen militante komunista baten ondorengoen testigantza eta oroitzapenak jasotzen dituen pieza. Eta hemen datoz galderak: Nola berreraiki daiteke desagertutako norbaiten identitatea, oroitzapena eta historia? Nola eragiten du gabezia eta hutsune horrek gertuko familiarrengan? Obra honek boterearen inguruko hausnarketa bat egiten du. Irudia, opresioa, oroitzapena eta sistema autoritario batek familia baten barrualdean duen eraginaren inguruko gogoeta.
Polizia portugaldarrak eginiko argazkiak (1926-1974) abiapuntutzat hartuta, Luz Obscura sistema autoritario batek familia baten intimitatean duen eragina azaltzeko saiakera da eta, era berean, orainaldiari itxura ematen dioten zapalkuntzaguneak agerian ipintzen ditu.