Ma Vie De Courgette (La vida de Calabacín), Claude Barras, Suitza, 2016, 66' JBAEU
Berreskuratu egin dugu 2016ko Donostiako Zinemaldian ikusi eta gozatu ahal izan zen film kuttun hau, zeinak, gainera, Ikusleen Saria lortu baitzuen.
Gilles Parisen Autobiographied’une Courgette eleberriaren stop-motion egokitzapena, animaziozkoa. Courgette mutiko ausarta da, eta, ama galdu ondoren, harrera-etxe batera joan behar du, bere adineko beste umezurtz batzuekin batera. Hasiera batean, ahalegina egiten du leku berri arrotz horretan lekua aurkitzeko. Eta pixkanaka-pixkanaka, bere lagun berrien laguntzarekin, Courgettek ingurukoez fidatzen ikasten du, eta benetako maitasuna eta familia berri bat aurkitzen ditu.
Animaziozko film eta gidoi egokitu onena César Sarietan, 2016.
Film onena eta ikusleen saria Annecyko Animaziozko Filmen Nazioarteko Jaialdian, 2016.
Ikusleen saria eta film europar onena Donostiako Zinemaldian, 2016.
Fipresci saria Bratislavako Nazioarteko Zinema Jaialdian, 2016.
Animazioko film onenaren saria European Film Awards-etan, 2016.
Haurrentzako film onenaren saria Zuricheko Zinema Jaialdian, 2016.
Ma Vie De Courgette-ek, 2017an, Animaziozko Film Onenaren izendapena lortu zuen Oscar Sarietarako, haurrentzako (eta ez hain haurrentzako) apustu zinematografiko berezi, ausart eta pedagogikoa izateagatik.
Ma Vie De Courgette-ek, 2017an, Animaziozko Film Onenaren izendapena lortu zuen Oscar Sarietarako, haurrentzako (eta ez hain haurrentzako) apustu zinematografik