On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors lanak eraginkortasunik eza, nekea, osagabea, akatsa eta porrota hartzen ditu esparru kontzeptual eta metodologiko gisa, eta printzipio estetiko eta politiko gisa; horiek horrela, artearen barruko eta kanpoko estandar menperatzaileak zalantzan jartzen dituzten proiektuak gauzatzen dituzten artista eta kolektiboei egiten die gonbita.
Erakusketak kontzeptu horiek beren praktikaren katalizatzaile gisa erabiltzen dituzten arte-proposamenak biltzen ditu, egitearen eta desegitearen forma utopikoen iraganeko eta egungo potentziala miatzeko. Nagusiki diziplina arteko ikerketatik abiatuta eta epe luzeko lankidetza-prozesu eta ekoizpen esperimentalen bidez, proposamenek sorkuntzaren zentzuari berari buruzko galderak planteatzen dituzte, hori osatzen duten prozesuei buruzkoak, artearen eta haren erakundeen barruan.
2018an Tabakaleran eginiko egonaldi bat eta mintegi bat oinarri hartuta, On Fail[l]ed Tales and Ta[y]lors lanak Madrassa kolektiboak 2015ean abiarazitako hausnarketa zabaltzen du; hausnarketa horretan oinarrituta, Something to Generate From erakusketa egin zen 2016an, Kunsthal Aarhus-en.
Madrassak praktika, espazio eta denbora berriak ezartzeko aukera biltzen duten lankidetza formak eta praktika artistiko kolektiboak esploratzen ditu, esparru ezberdinetan jarduten dutenak eta askotariko mundu epistemikoetatik datozenak. Kuradoretzak erakusketak forma kolektibo horiei ahotsa emateko gai diren espazio gisa ulertzen ditu, eta kolektiboen kontzeptu berriek forma hartzen duten une zehatz gisa ere bai.
Erakusketako parte-hartzaileak:
- Ala Younis
- Etcetera taldea
- Oda Projesi
- Sofiane Zouggar
- Suspended Spaces
- Yasmina Reggad