Pat Murphyren lehen filma, esperimentalena, emakumearen kosifikazioari buruzko eztabaida feministetan eta feminismoaren eta nazionalismoaren arteko harremanari buruzko konpondu gabeko gaietan oinarritu zen. Troublesen garaian girotua, Mary Jacksonek antzeztutako Maeve protagonista Belfastera itzuliko da, denbora luzez kanpoan, Londresen, egon ondoren. Bere familiaren etxean geratuko da, bere arreba Roisin (Bríd Brennan) Martin aitarekin (Mark Mulholland) bizi den etxean; Liam (John Keegan) senargai ohiarekin ere elkartuko da berriz.
Belfasten filmatu zen, aktore profesionalekin eta ez-profesionalekin, gatazkaren punturik gorenean. Film honek pertsonala eta politikoa maila sakonean elkartzen dituen istoria sortzen du. Emakume gazte baten erretratu ahaltsua, denbora luzean kanpoan egon ondoren bere hiria bisitatzean, bere kale eta oroitzapenetan dagoen indarkeriari aurre egin behar diona.
Aurkezpena: Noemi Cuetos
Kazetaritzan eta Ikus-entzunezko Komunikazioan lizentziaduna, kultura-komunikazioan espezializazio-diplomaduna, eta zinema-komisariotzan graduondokoa Elias Querejeta Zine Eskolan. 2007tik, Punto de Vista, Edinburgh International Film Festival, Doha Tribeca Film Festival eta London Spanish Film Festival nazioarteko zinemaldietako komunikazio- eta prentsa-sailetan lan egin du. Zazpi urtez, Comunicación de Documental Ambulante A.C taldearen komunikazio-koordinatzailea izan zen. Mexikoko erakunde horrek genero dokumentala sustatzen du aldaketarako tresna gisa zinema-jaialdi ibiltari baten bidez, landa-komunitateetan eta indigenetan trebakuntza eskainiz, eta eragin kanpainak dituzten filmak banatuz. Bere ikerkuntza-esperientziaren artean, nabarmentzekoak dira Gipuzkoako udalerrietako zinema-aretoen audientzien ikerketa bat eta Donostiako Zinemaldian 1960an egin zen Zinematografia Eskolen I. Topaketari buruzko ikerketa bat, Zinemaldia 70: historia posible guztiak proiektuaren esparruan. Gaur egun, Tabakalera KGNZ, Vitrine Filmes zinema-banatzailea eta -ekoizlea, ICAA, eta Punto de Vista jaialdiarekin kolaboratzen du; eta Unión de Cineastas erakundearen koordinatzaileordea da.
Emakume gazte baten erretratu ahaltsua, denbora luzean kanpoan egon ondoren bere hiria bisitatzean, bere kale eta oroitzapenetan dagoen indarkeriari aurre egin
Reserva: Fokua HASIERATIK. ZINEMA FEMINISTAREN HISTORIAK
FechaInicio: 2022-05-07
FechaFin: 2022-05-07
FechaAlta: 2022-03-31
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
Idioma: VO EN, Sub ES
Entrada: Sarrera
EntradaES: Entrada
Pelicula: Maeve, Pat Murphy, Reino Unido, Irlanda, Australia, 1981, 110'
FECHAS:
idReserva: 79114926-EA90-4079-BEC8-3111A13B62F3
Fecha: 2022-05-07
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 21:00
TituloEvento: Foco DESDE EL PRINCIPIO. HISTORIAS DELCINE FEMINISTA
TituloEventoEU: Fokua HASIERATIK. ZINEMA FEMINISTAREN HISTORIAK
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea