Hezkuntza-Teknologiaren Unibertsitate Sareak Euskal Herriko Unibertsitatearen Elkarrikertuz ikerketa taldearekin elkarlanean antolatutako Hezkuntza-Teknologiaren XXVI. Unibertsitate Jardunaldiak (JUTE) Donostian ospatuko dira ekainaren 27, 28 eta 29an. Gai nagusia Konpetentzia eta hiritartasun digitala gizarte eraldaketarako izango da.
Aurreko urteetako edizioen gaiak errebisatu ondoren, erakunde desberdinetan teknologiarekin egiten diren ikerketa eta praktikek gizartean duten eragina eta eraldatzeko indarrean murgildu nahi izan dute antolatzaileek.
JUTEren edizio honetan Hirikilabsen 2015az geroztik hezkuntza eremuan teknologiaren erabilerari buruzko diskurtso kritikoa lantzen ari den irakaslez osatutako talde irekiak bere ikuspuntua azalduko du aurkezpen publikoan.
Joan den maiatzaren 11 eta 12an izandako Ikasgelatik laborategiraren bigarren edizioko emaitzak izango ditugu abiapuntu.
JUTEren aurten edizioan parte hartuko dutenekin Hirikilabsera bisita eta hezkuntza eremuan teknologiaren erabilerari buruzko diskurtso kritikoa lantzen ari den irakaslez osatutako talde irekiarekin mahai ingurua.