Gune honetan modu irekian sortu diren eta zenbait gaien inguruan kontzientzia hartzea helburu izan dezaketen jokoak probatu eta horiekin jokatu ahal izango dugu. Horietako joko batzuk laborategiko komunitateak sortu edo moldatu ditu, eta modu irekian deskargatu eta bakoitzak egin ahal izateko eskuragarri daude. Horien artean izango da Refugeoly jokoa, esaterako.
Refugeoly, Monopoly joko famatuan oinarrituriko mahai-jokoa da, Vinny Montag eta Jon Halls Goldsmiths University-ko irakasleek sortua. Proiektuaren helburua jokalariei errefuxiatuek jasan behar dituzten zailtasunak ulertzeko modu bat eskaintzea da.
Gune honetan modu irekian sortu diren eta zenbait gaien inguruan kontzientzia hartzea helburu izan dezaketen jokoak probatu eta horiekin jokatu ahal izango dugu.