Imagen
Imagen
Descripcion
Argazkia: Annik-Wetter
Mai-Thu Perreten (Geneva, 1976) eskulturak, pinturak, zeramikak, performanceak eta testuak kultura garaikidearen, artearen kritika historikoaren eta erraietako materialitatearen elkargunean kokatzen dira. Narratiba eta kontranarratiba feministak esploratzen (eta sortzen) ditu, objektu artistikoaren ikuspegia aldatzen dutenak, aukera funtzionalak, sinbolikoak eta mistikoak aurkezteko normalean irakurketa formalistetara mugatzen diren testuinguruetan. Adibidez, bere ikuspuntutik, modernismoaren garapena ez da soilik abstrakzioa hazten den uneko historia, baizik eta milaka urtez planeta osoan giza adierazpideak osatu dituzten patroi biologiko eta neurologikoen emaitza ere bada. Perreten lanak azaltzen duenez, gorputzak diskurtso artistikoaren subjektu inplizituak dira beti, eta garrantzi utopikoko bulkaden jatorria araka daiteke (estetika, politika, etab.), desira fiskalizatzeraino.
2019an, Genevako Arte Moderno eta Garaikidearen Museoak (MAMCO) erakusketa bat antolatu zuen Mai-Thu Perreten obra berrikusteko. Era berean, bere obren banakako erakusketak egin dira hainbat lekutan: Le Portique, Le Havreko Arte Garaikideko Eskualde Zentroa, 2020an; Badischer Kunstverein, Karlsruhe (Alemania), 2019an; Bristoleko (Erresuma Batua) Spike Island zentroa, 2019an; Dallaseko Nasher Sculpture Center (Ameriketako Estatu Batuak), 2016an; Le Magasin de Grenoble (Frantzia), 2012an; Haus Konstruktiv museoa, Zürichen (Suitza), 2011n; Ann Arborko Michigan Unibertsitateko Arte Museoa (Ameriketako Estatu Batuak), 2010ean; San Frantziskoko Arte Modernoko museoa (Ameriketako Estatu Batuak), 2008an; eta Chicagoko Unibertsitateko The Renaissance Society (Ameriketako Estatu Batuak), 2006an.
Taldeko erakusketei dagokienez, honako hauetan parte hartu du: New Time: Art and Feminisms in the 21st Century, Berkeley Art Museum and Pacific Film Archive, Kalifornia (2021); The Musical Brain, New Yorkeko High Line (2021); New Age, New Age: Strategies for Survival, DePaul Art Museumen, Chicago (2019); eta Like Life: Sculpture, Color, and the Body (1300–Now), Met Breueren, New York (2018).
Perreten lanak hainbat erakunderen bilduma iraunkorren parte dira, hala nola Parisko Arte Plastikoen Zentro Nazionala, Arauko Aargauer Kunsthaus (Suitza), Parisko Fond National d'Art Contemporain, Züricheko Arte Garaikideko Migros Museoa, San Frantziskoko Arte Modernoaren Museoa eta Minneapolisko Walker arte-zentroa. Genevan bizi eta bertan lan egiten du.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Artista
Tipo
Artistas y Creadores