Imagen
Imagen
Descripcion

 

Humanitateak-Komunikazioan lizentziaduna Deustuko Unibertsitatean eta Espazio Erakusketen Diseinuan eta Ekoizpenean masterra UPCn, Bartzelonan. Ikertzaile eta komisario independentea.

2018an, Zine_Lab, Euskal Herriko sorkuntza/ekoizpen/esperimentazio eta proiekzio zinematografiko independenteko laborategia sortzen du Unai Ruizekin batera. AZPI Kultur Elkarteko kidea da. Gune horrek jarrera kritikoa eta konprometitua eskaintzen dio inguruko kultura-jarduerari, bai eta balio-aniztasuna ere jarduera publiko zein pribatuetan.

Ikus-entzunezko esparruan jarduten duten elkarlaneko praktika artistikoetan oinarritutako praktika kuratoriala interesatzen zaio. Proiektuaren eta ekoizpenaren faseei lotutako proposamenak lantzen ditu, azken formalizazio posible bati, eremu publikoko esku-hartzeei eta proiektu deslokalizatuei lotutakoak baino gehiago. Ildo horretan, erakusketaren formatua birplanteatzen du eta prozesua lan-tresna gisa lehenesten du.

 
Cargo - Nota descriptiva
Komisarioa
Tipo
Artistas y Creadores