Imagen
Imagen
Descripcion
Arte ederrak aukeratu nituen, Bilbo aldean zebiltzan estudiante xelebre haiek asko erakartzen nindutelako. Elkarrizketa luzeak izaten genituen kafe makina ondoan, oso luzeak. Garai hartan, nahiago izaten nuen objektuak sortzea baino, pentsatzea, entzutea eta galderak egitea. Hitzen lihoan itotzen hasia nintzela nabaritu nuen eta leihoak zabaldu nituen jakin minez. Calder, Esther Ferrer-en *El Hilo del tiempo*... Beraien lanak gertutik ezagutuz artea preziatzen ikasi nuen, gozatzen. Bihurrikeriak egiteko gogoa piztu zitzaidan, inoiz esan ez nituen gauzak esateko nahia, gehiago ezagutzekoa, erantzunik gabe ere bertan jarraitzekoa eta, batez ere, ideiak gauzatzeko beharra.
Pentsamoldea zabaltzeak mundua zabal dezake, baina hori, egunerokoan sortzen eta gauzatzen dugunari esker ikusi eta ikasten dugu.
Proyectos participa
Cargo - Nota descriptiva
Arte Ederrak
Tipo
Artistas y Creadores