Malús Arbide, Arte Ederretan lizentziaduna da Pintura espezialitatean, eta artista eta ehungintzako diseinatzailea ere bai.
Ibilbide polifazetiko luzearen ondoren, bere azken lanek ingurune digitalaren eta artisautzaren artean sortzen diren tentsio eta harmonietan sakontzen dute, artearen eta ehun-diseinuaren kontzeptuak nahasten dituen jardunaren bitartez. Ilustrazio zientifikoa, irudikapen matematikoak, efektu optiko eta kamuflajeek sortutako haluzinazioak eta engainuak, grafiko eta eskema estatistikoak, interfaze digitalak eta objektu garaikideak bezalako testuinguru desberdinetatik datozen ikusizko baliabideen aberastasun itzelari buruzko hausnarketan oinarritzen da bere lana, eta irudikatuak izatean figurazio-maila oso txikia erakusten dute.
Forma errealen eta abstraktuen arteko errealitate anbiguo baten tartean mugitzen da, datuen zehaztasunaren eta transmisioaren erroreen artean, arlo fisikoaren eta birtualaren erreferentzien arteko elkartrukean.
Pattern bat egiteko behar den zehaztasun geometrikoarekin lan egiten du, eta, aldi berean, pinturaren sormen-askatasunaren eta potentzial artistikoaren berezko motibo, material eta koloreen aukeraketarekin esperimentatzen du.
Halaber, irakaskuntza-jarduera espezializatu bat egiten du ehungintzako diseinu grafikoan, arteari lotuta, eta inprimatze- eta estanpazio-prozesuetan.