Imagen
Imagen
Descripcion


Manuel Abramovich (Buenos Aires, 1987) zuzendaria, argazki-zuzendaria eta ekoizlea da.

Bere lanak errealaren eta fikzioaren arteko mugei desafio egiten die, eta ”zinema dokumentala” delakoan autorearen kontzeptuaren inguruan hausnartzen du. La Reina (2013), Las Luces (2014), Solar (2016), Soldado (2017) eta Años Luz (2017) filmak zuzendu ditu. Bere lanek hainbat sari eskuratu zituzten, eta jaialdietan eta erakunde artistikoetan eman zituzten: Berlinale, Venezia, MoMA, Cinéma du Réel, IDFA, Tribeca, Tabakalera, Film Society of Lincoln Center, BAFICI eta Documenta Madrid, besteak beste.

Hainbat beka eta egonalditarako aukeratu zuten, (hala nola Fondo Nacional de las Artes (Buenos Aires), Tres Puertos (Mexiko eta Txile), EMARE (Alemania)).

Egun, sexu-lanean eta pornografian ardazten den trilogia bat egiten dihardu, hiru hiritan: Berlin, Mexiko Hiria eta Buenos Aires.

Años Luz, 2017, Argentina/Espainia/Brasil, 72'.

Soldado, 2017, Argentina, 73'.

Solar, 2016, Argentina, 75'.

Las Luces, 2014, Argentina, 6'.

La Reina, 2013, Argentina, 19'.

Cargo - Nota descriptiva
Zinema zuzendaria
Tipo
Artistas y Creadores