Manuel de Libération, Alexander Kuznetsov, Frantzia, 2016, 77', JBAES, DCP
Yulia eta Katia Errusiako osasun mentaleko zentro batean bizi dira eta «kanpoan» bizitzeko gai direla frogatu nahi dute. Ez dute bizimodu errazik izan eta haurtzaroa zein nerabezaroa umezurztegi batetik bestera igaro dituzte, une honetarako prest egoteko xedez: bere burua zaintzeko gai direla frogatu behar dute agintarien aurrean.
Alexander Kuznetsov zuzendari errusiarrak Errusiako burokraziaren erretratua eskaintzen digu dokumental berri honetan, gaixotasun mentalaren estigma gainditu nahi duten bi pertsonaion bitartez: legeak umetan sartu zituen talde horretan eta ia ezinezkoa da estigmatizatu zituen ezgaitasun iraunkorra indargabetzea. Alabaina, Yuliak eta Katiak besterik ez dute nahi, bizi arrunt eta pozgarria zentrotik kanpo: lana, etxea, familia, adin bereko beste neskek bezala.
Bi neska gazteren bizitzari, ametsei eta desioei buruzko film dokumental hunkigarria duzue beraz. Hala bada, lan sentibera da, egin beharrekoa eta zuzena, eta Estatuak ulertzen ez duena kontrolatzeko erabiltzen dituen mekanismoak ezbaian jartzen ditu.
Alexander Kuznetsov errusiar zuzendariaren 'Manuel de Libération' filma, bi neska gazteren bizitzari, ametsei eta desioei buruzko film dokumental hunkigarria duzue.