Mar Reykjavikek MasterLAv Ikus-entzunezko sorkuntza garaikideko laborategia masterra egin du, eta Valentziako Universitat Politècnican Arte Ederretan graduatua da.
Azkenaldian, egonaldi bat egin du Stockholmeko NKF estudioetan, eta egoiliarra izan da hainbat sormen-egonalditan: Matadero Madrid, Cultura Resident, Huarte Zentroa, Resistencias del GVA, Artistas Residencia del CA2M eta La Casa Encendida eta Fundación Bilbaoarte Fundazioa. Bere lana Estatuko hainbat espaziotan ikusi ahal izan da, besteak beste hauetan: Galería Rosa Santos, IVAM, Pols, La Posta, Valentzian; CA2M, La Casa Encendida edo Cineteca de Matadero, Madrilen; eta Angels Barcelona, Can Felipa, Fundación Joan Brossa, Bartzelonan. Nazioartean bere lana erakutsi duten beste espazio batzuk dira SupermarketArtFair, Stockholmen; La Recoleta Kultura Zentroa, Buenos Airesen; Spacio Franco, Palermon; SYSTEMA, Marseillan; eta Lyongo Arte Garaikidearen Institutua, 16ème Bienal de Lyon erakusketaren barruan.
Bere jardun artistikoa jardun didaktikoarekin tartekatzen du, eta, besteak beste Master Lav Ikus-entzunezko sorkuntza garaikideko laborategian eta Castellóko Arte Garaikidearen Espazioan lan egin du.