Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Antropozenoaren ondorioz gertatu den hizkuntza galera ikertzen du proiektu honek, berezko eran ingurumenean gertatzen diren egoera eta prozesu batzuk ez daudelako, hala nola uraren, elurraren eta izotzaren egoera desberdinak. Finlandieraz berrogei terminotik gora dago* horiek aipatzeko eta, hitz horiek ikerketa-abiapuntu harturik, proiektu honek prozesu natural horietako gehienen soinua jasoko du, eta horien falta edo grabatzeko ezintasuna nabarmenduko du, jadanik ez daudelako edo desagertu direlako.

Hortaz, elur malutak proiektu honen materia soinuduna izango da eta soinu hori, baita elur maluten arteko soinu desberdintasun posibleak ere, atzemateko material bereziak eta espezifikoak garatuko dira, hain berezia den grabazio prozesu honi begira. Jakina denez, pertsonek Artikoan ikus eta entzun ditzaketen zenbait gauza ezinezkoak gertatzen dira planetaren gainerako lekutan. Baldintza atmosferiko bereziek eragiten dituzte fenomeno horiek eta latitude horietako pertsona batzuek deskribatu egin dituzte guztiz urruti gertaturiko soinuak edo mehetasun izugarrikoak. 

Hemen oroitu daiteke Joseph Scrimger-ek euriak, kazkabarrak eta elurrak ur azpian eragindako soinua kalkulatu nahi izan zuela 1985ean (Nature 318, 647). Scrimger-ek etengabeko soinu bat aurkitu zuen elurteetan, baina ezin izan zuen horren iturburua aurkitu. Lawrence Crum, Seattle-ko Washington Unibertsitatekoak grabazio horiek entzuterakoan iradoki zuen ezen soinu konstante horretan mikrosoinu kopuru handi bat zegoela, banakako malutek uraren gainean eragindako kolpeei zegokiena. Bestela esan, eta Crum-en teoriari jarraituz, elur malutek soinua eragin eta errepikatzen dute, eta are instrumentu baten gisa jo egiten dutela gaineratuko genuke. 

Proiektu honek ondoko babesleak ditu: Kone Foundation, Etxepare, Suediako Espainiar Enbaxada eta EMS Elektronmusikstudion (Stockholm). 

_

* Oharra: Hona finlandieraz ur, elur eta izotzaren egoerei dagozkien hitz batzuk: sataa lunta, lumi, pyri, myräkkä, rae, räntä, tuisku, laviini, hyhmä, loska, sohjo, ahto, ahtauma, jää, kide, kohva, paanne, railo, röpelö, tökkö, iljanne, hanki, huurre, härma, kinos, kaljama, kuura, nietos, nuoska, polanne, tykky, viti, avanto, jotos, latu, rannio, nirskua, narskua, kirskua, nitistä, narista, mora, banquisa… 

 

Dokumentazioa

 

Descripción Corta
Antropozenoaren ondorioz gertatu den hizkuntza galera ikertzen du proiektu honek, berezko eran ingurumenean gertatzen diren egoera eta prozesu batzuk ez daudelako, hala nola uraren, elurraren eta izotzaren egoera desberdinak. Finlandieraz berrogei terminotik gora dago* horiek aipatzeko eta, hitz horiek ikerketa-abiapuntu harturik, proiektu honek prozesu natural horietako gehienen soinua jasoko du, eta horien falta edo grabatzeko ezintasuna nabarmenduko du, jadanik ez daudelako edo desagertu direlako.
Temática
Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Convocatoria
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Egoiliarra: Mikel R. Nieto
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si