
MARCIA BASSETT New Yorken bizi den artista bat da, eta soinu-collagearen, inprobisazioaren eta sormen bisualaren arloak jorratzen ditu. Askotan aritzen da lankidetzazko multimedia-proiektuetan. Bere azken elkarlanen artean daude Ted Gordonekin egindako inprobisazio bat, argi-esperimentuak Jeffrey Perkinsekin, inprobisazioak Margarida Garciarekin, Manuel Motarekin eta Samara Lubelskirekin.
SAMARA LUBELSKIk musika-tresna asko jotzen ditu abestiaren eta inprobisazio abstraktuaren arlo zabaletan. Gainera, partaide izan da probokazio artistiko-musikaleko zenbait ekintzatan; Hall of Fame, The Tower Recordings eta MV/EE musika-taldeetan, Marcia Bassettekin eta Bill Nacekin sortutako duoetan, Chelsea Light Moving taldean Thurston Moorerekin eta Metabolismus kolektibo alemaniarrean.