Imagen
Imagen
Descripcion
Basaurin (Bizkaia) bizi da eta Donostian (Gipuzkoa) egiten du lan Euskal Herriko Unibertsitatean gizarte-antropologia irakasle gisa. Ikasketa Feministak eta Generokoak doktoradutza programaren koordinatzailea da eta euskal unibertsitate sistemako AFIT (Antropologia feminista) ikerketa taldearena ere bai.
Medikuntza ikasi ostean eta urtetan familia planifikazio mediku bezala jardín eta gero ugalkortasun eta sexu osasunaren inguruan doktore-tesia defendatu zuen (Universitat de Barcelona, 1993), antropologiaren eremuan jadanik. Bere ikerketek generoarekin, osasunarekin, gorputzarekin, emozioekin eta maitasunarekin dute zerikusia.
1980 urtetik gaurdaino hainbat ekimen feministatan hartu du parte. Aipatu urtean Basauriko emakume taldeko partaide egin zen eta bertako kidea da oraindik ere.
Bere argitalpenen artean aipagarriak dira: Antropología del cuerpo. Género, itinerarios corporales, identidad y cambio (Barcelona: Edicions Bellaterra, 2004) eta Crítica del Pensamiento Amoroso (2011), argitaletxe berarena. 2013an argitaratu zuen Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Iruñea: Pamiela) poema liburua, ondoren, 2017an gaztelaniara itzuli zena La muerte de mi madre me hizo más libre (Madrid: La oveja roja) izenburupean.
Mintegiaren gaiaren inguruan “Los cuidados, un concepto central en la teoría feminista: aportaciones, riesgos y diálogos con la antropología” (Quaderns-e-Institut Català d’Antropologia 2017, 22(2)33-48) artikulua lagungarria izan daiteke.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Antropologoa eta militante feminista
Tipo
Invitados