<3, María Antón Cabot, España, 2018, 62'
*Aurkezpena: María Antón Cabot
<3 arruntak eta hain beharrezkoak, eta abstraktuak, ditugun gauzatara hurreratzea da, maitasuna eta desioa esaterako. Zuzenean eta prejuiziorik gabe galdetzen zaie egungo gazteei nola eraikitzen duten desioa eta, akaso, pentsatzen ote duten maitasunean oraindik.
Film hau egiteko lehen bulkada Pasolini izan zen. Comizi d’amore ikusi ondoren ohartu ginen axola ez duten eta aktualitateari ez dagozkion zenbait gai bilatu eta euren inguruaz jarduteko freskotasun hori topatu behar genuela. Askotan, gailendu den zinismoak, hedabideek erakusten duten etenik gabeko beldurrak eta endemikoa bilakatu den etsipenak ahaztuarazi egiten digu benetan garrantzitsuak diren kontuez hitz egin behar dugula, eta ahantzi egiten ditugu haziarazten gaituzten gauzak, zer garen eta nola bizi garen galdetzea ahalbidetzen digutenak. Elkarrizketa horiek izan genituen inspirazio iturri eta baita hazten ari ginela telebistan ikusi genituenak eta gogoan dauzkagunak ere, Jesús Vázquez “Hablando se entiende la basca” programan esaterako, agian diskurtsoa ez zen ongi egituratua baina sinpletasuna, askatasuna eta gertutasuna zerion eta gazteen ahotsa entzuten zen.
Madrilgo El Retiro parkean topatu genuen geure sentipenak islatzeko leku egokia, aski ezaguna da guztiontzat, historia eta oraina nahasten dira bertan eta askotariko perfilak aurkitzeko bidea dago bertan: haurrak, gazteak, helduak, familiak, kirolariak, turistak, pasieran dabilen jendea, zeharkatzen duen jendea, bertan lan egiten dutenak eta, horien guztien artean, maiteminduak.
Hartu genuen konpromisoa zehatza zena eta egunerokotasuna erregistratzea izan zen, etiketak eta aurretik ematen diren azalpenak alde batera utzita. Keinua da, begirada, sortzen diren hitzak, huts-egitea, muxuak, gertatzen denak egia esanaz hitz egiteko aukera ematen duena. Maitaleekin solasaldiak tartekatzen dira. Pertsona desberdinengana hurbildu gara maitasunaren eta desioaren erabilera berriei buruz gogoeta egin eta sakontzeko, euren ondoan ibili gara zer sentitzen duten eta zeren bila dabiltzan deskubritzeko.
Gure egunotan. askok egozten diete belaunaldi berriei muturreko berekoitasunerantz eginiko bidea egin izana (selfie deritzoten horiek hartu dituztela sare sozialak, “Ni”aren belaunaldia), eduki sexual eta pornografikoetara mugagabeko sarbidea edukitzea, orain arte izan ez den bezalako sexuen arteko komunikazioa izatea. Baina, hainbeste aldatu al gara? Egungo nerabeak sentitzeko modu desberdin bat ari dira sortzen?
María Antón Cabot
<3 arruntak eta hain beharrezkoak, eta abstraktuak, ditugun gauzatara hurreratzea da, maitasuna eta desioa esaterako. Zuzenean eta prejuiziorik gabe galdetzen z