María va a la escuela, María Jerez eta Edurne Rubio Espainia, Belgika, 2017, 38’
ELKARRIZKETAK: Herri bat behar da mendi bat altxatzeko
Aurkezpena eta solasaldia: María Jerez
María va a la escuela, María Jerez, Espainia, Belgika, 2017, 38’
María Jerez artistak Herri bat behar da mendi bat altxatzeko erakusketa diseinatu du Situ-akzioak edizio berrirako. Tabakalerako zine aretotik artista gonbidatu nahi izan dugu 2017an egin zuen film bat erakustera, bere lana sakonago ezagutzeko eta berarekin bere praktika zinematografikoaz hitz egin ahal izateko.
Sinopsia
Kortrijkeko (Belgika) V-tex eskolako haurrek nederlandera irakasten diote María Jerezi. Hezkuntzaren rolak eta ekonomia aldatu egiten dira: 32 haur, ikasten ari den heldu bati irakasten.
Baina rol-aldaketa horretan, fokua ez dago boterearen transferentzia simetrikoan, alde guztientzako hauskortasun-egoera baten ezarpenean baizik. Inork ez dakien leku bat ezartzea da xedea. Dokumental honek aurreneko aldiz zerbait izendatzen dugun uneei erreparatzen die; hizkuntzaren atzean dagoen pentsamenduari; ikaskuntza prozesuetan dauden politika intrintsekoei; elkarlaneko irakaskuntza metodoei; gaizki ulertuei aukera gune gisa; beste mundu batetik datorren norbaitekiko harremanari; eskolan lurreratzen den alien moduko bati.
Kortrijkeko (Belgika) V-tex ikastetxeko haurrek María Jerezi nederlandera irakasten diote. Hezkuntzaren rolak eta ekonomia aldatzen direlarik.
Reserva: ZIKLOA DIALOGOS CON
FechaInicio: 2024-05-30
FechaFin: 2024-05-30
FechaAlta: 2024-04-10
Seccion: ZINEMA
Proyecto: PANTALLA
FECHAS:
idReserva: 8FADD73D-350E-4D68-B24F-C5CACF69F1BC
Fecha: 2024-05-30
HoraInicio: 19:00
HoraFin: 20:00
TituloEventoEU: ZIKLOA DIALOGOS CON
Sala: CINE
SalaES: Cine
SalaEU: Zinea
Ocupacion: Zinea
OcupacionES: Cine
OcupacionEU: Zinea