María Ángeles Infante Barbosa (Huelva, 1991). Artearen Historian graduatu zen Sevillako Unibertsitatean, eta EHUn Arte Garaikide, Teknologiko eta Performatiboa masterra egin zuen. Egun doktoregai da Arte Garaikidean. Identitate birtuala zalantzan jartzea da bere ikerketaren abiapuntua, zibergorputzak eta horien arrasto birtualak humanizatzen dituzten narratiba berriak eratzea bilatzen baitu, gorputz horiek bizi diren munduak esplorazio bisualerako lurralde gisa hartuz.
Bere egitasmoak identitate birtuala zalantzan jartzetik eta teknologia berriei lotutako performancetik abiatzen dira, horregatik, sarritan, publikoa sare sozialen bidez interpelatu nahi izaten du. Praktika artistikoan materialetan esku hartzen du horiek alteratu ahal izateko; batetik, existitzen ez diren elementu birtualen irudi analogikoak egiten ditu, eta, bestetik, benetakoak informazio digital bilakatzen ditu; horretarako, errealitate areagotua, argazkilaritza hedatua eta metaperformance-a bezalako diziplinak erabiltzen ditu.