Buenos Aires, Argentina, 1976. Mexiko Hirian bizi eta lan egiten du 1997tik.
Bere lanak, irudietan ematen den oroimena, egiazkotasuna eta fikzioa lantzen ditu. Narratiba pertsonalak erabiltzen ditu, argazkigintzak irudikatzeko bitarteko gisa dituen mugak aztertzeko.
2013ko Yucatán Ikusizko Arteen VI. Biurteko Nazionala eta 2014ko PHotoEspaña Aurkikuntzen Saria irabazi zituen. Bere lana Irudiaren Zentroko XVI. Argazki Biurtekoan hautatu zuten, eta Ohorezko Aipamena jaso zuen XI. Monterrey FEMSA Biurtekoan, besteak beste.
FOLIO, Irudiaren Zentroaren fotoliburuen funts publikoaren sortzailea da eta hiru argitalpen ditu: Moisés (La Fábrica, 2015), 2015eko fotolibururik onenetako bat bezala hautatua; Mr. & Dr. (This book is true, 2017), Adolfo Córdova idazlearekin elkarlanean, eta El caballo de dos cabezas. Representación en diez actos (Asunción Casa Editora, 2021), irudi finkotik irudi performaturako joan-etorriaren ikerketa bat.
Europa, Asia eta Amerikako bakarkako eta taldeko hainbat erakusketetan parte hartu du.