Imagen
Imagen
Descripcion

Marramiau Sorkuntza Taldea 2023an sortutako taldea da, Ihintza Iriarte Apezetxea, Uxue Bereziartua Lonbide eta Miren Bereziartua Lonbidek osatua. Talde bezala lehen proiektua ARGIZAGI, Zubiak Adiskidetasunerantz animaziozko seria da, Durangoko Azokako Sormen Beka jasota burutzen ari garena. Gure bidea sorkuntzari lotua joan da, bakoitza arlo batean espezializatuz baina talde bezala funtzionatuz ere.

Ihintzak Artearen historiako ikasketak ditu eta honen harira artearen munduarekin lotutako lan ezberdinetan egon da azken urtean. Proiektu hauetan haurrekin bisita gidatuak eta tailerrak egiten ibili da besteak beste.

Miren soinuaren munduan dabil lanean eta proieku ezberdinetan hartu du parte, tartean Belarri Bero, bai esan? seriean. Grabaketan zein edizioan egin du lan. Era berean, haurrekin ere esperientzia du hezitzaile moduan.

Uxue ilustratzailea eta diseinatzailea da. Animazioko masterra egiten dabil azken urtean. Bere proiektuen artean bere lan egiteko lekua den Pakita Studion sormen tailerrak eskaintzen ditu.

Orain, bakoitzak bere ibilbidetik ikasitakoa bateratuz dabiltza Marramiau Sorkuntza Taldean lanean.
 

Tipo
Invitados