Imagen
Imagen
Descripcion

Martin Allais Bartzelona eta New York artean bizi den ikus-entzunezko errealizadore, animatzaile eta ilustratzaile venezuelarra da.

Bere ibilbidea Sonar Jaialdian hasi zuen zuzeneko aurkezpenekin Kid Koala, LCD Soundsystem, De la Soul, Madlib, Dj Rocc eta Diplorentzat, besteak beste, gero mixed media animazioan bere karrera bideratzeko bideoklipak eta komertzialak eginez, Vimeo Staff Picks, AICP, Cannes, Klik animation Festival, SXSW eta Sundance bezalako jaialdietan eta Oreo, Facebook, Samsung eta Dr.Pepper markentzat Lon ANgeles, New York eta Londresen bulegoak dituen 1stAveMachine nazioarteko ekoiztetxearekin. 

Bere proiekturik berriena, "Battlescar: punk was invented by girls", 1970eko hamarkadan New York hiriko punk eszena sutsuaren erdian girotua Rosario Dawsonek kontatzen du eta 2018ko Sundanceko Zinemaldian estreinatu zen. Estreinatu zenetik, 30 jaialdi baino gehiago egin ditu mundu osoan, eta 8 sari baino gehiago VR narratibo esperientzia hobe gisa.
Cargo - Nota descriptiva
Ikus-entzunezko errealizadore, animatzaile eta ilustratzailea
Tipo
Artistas y Creadores