Imagen
Imagen
Martin_etxauri
Descripcion

Martin Etxauri Sainz de Murieta "Txo!?" artista eta medio berrietan ikertzailea da. Arte eta teknologiaren inguruan lan egiten duen Teknotrakitana kolektiboaren zein Dropezframes Bideo Jartzaile kolektiboaren sortzaileetako bat da eta live-coding, musika garaikide/klasiko/jazza edo dantza moduko diziplinak erabiltzen dituzten proiektu kolaboratiboetan arlo bisualaren ardura izan ohi du.

Arte Ederretan lizentziaduna,  Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboan du masterra eta  Arte Garaikidearen ikerketan doktoregaia da. Etengabeko auto-formakuntzan, ikus-entzunezko artista eta bideo jartzailea izateaz gain diseinatzailea, web/grafikoa eta ilustratzailea izan da.

Zuzeneko ikusentzunezko performanceak, instalazio interaktiboak, mapping proiektuak, grafika generatiboa eta 3D inpresioarekin erlazionatutako proiektuak jorratzen ditu, beti ere mundu digitalarekin erlazioan eta teknologiarekiko begirada kritikoaz.

Disciplina
Cargo - Nota descriptiva
Artista eta new media ikerlaria
Tipo
Invitados
Artistas y Creadores