Denis Côte kanadarrak hartuko du zuzendariak eskarmentu handia du nazioarteko zinema-jaialdietan eta oraingoan Zabaltegi-Tabakaleran parte hartuko du Répertoire des villes disparues / Ghost Town Anthology filmarekin, Berlingo lehiaketa igaro ondoren.
2005etik, Denis Côték (Perth-Andover, Kanada. 1973) izen ona lortu du zinemagile independente gisa, bai Quebecen, bai nazioartean. Film labur ugari zuzendu eta zenbait urtez kazetari eta zinema-kritikari aritu ondoren, Les états nordiques (2005) lanarekin egin zuen film luzeetan debuta. Bere filmografian hala fikzioarentzat nola dokumentalarentzat tokia dago, eta badira hainbat lan nabarmengarri: adibidez, Curling-ek (2010) zuzendari onenaren eta gizonezko aktore onenaren sariak eskuratu zituen Locarnoko zinema-jaialdian, eta Vic + Flo ont vu un ours (2013) filmari esker Alfred Bauer saria lortu zuen Berlingo zinema-jaialdian. Azken bi lanekin –Boris sans Béatrice (2016) eta Repertoire des villes disparues (Zabaltegi-Tabakalera)–, Urrezko Hartza lortzeko lehian izan zen Alemaniako zinema-jaialdian.