Nest Film Students saileko epaimahaiaren presidentea izango da Martín Rejtman eta masterclass saioa ere eskainiko du. Besteak beste, Silvia Prieto (Made in Spanish, 1999), Los guantes mágicos (Horizontes Latinos, 2003) eta Dos disparos (Horizontes Latinos, 2014) filmen egilea da argentinarra, eta Zabaltegi-Tabakalera sailean Shakti film laburra aurkeztuko du, duela hiru urte zentroak eskaini zion atzera begirakoaren ondoren eta Tabakaleran tailerra irakatsi eta gero.
Martín Rejtmanek (Buenos Aires, 1961) New Yorkeko Unibertsitatean (NYU) ikasi zuen zinemagintza. Rapado (1992) filmarekin egin zuen zuzendaritzan debuta eta ondoren ere lanean jarraitu du: Silvia Prieto (1999) Donostiako Made in Spanish sailean aurkeztu zen; Los guantes mágicos-ek (2004), Argentinako film onenaren FIPRESCI saria irabazi eta Donostiako Horizontes sailean parte hartu zuen; Entrenamiento elemental para actores (2009) Federico Leónekin batera zuzendu zuen, eta Dos disparos (2014) Locarnoko zinema-jaialdian lehiatu zen eta Donostiako Horizontes Latinos sailean aurkeztu. 2007an Copacabana dokumentala zuzendu zuen, Mexiko Hiriko FICCOn dokumental onenaren FIPRESCI sariaren irabazlea. Shakti (Zabaltegi-Tabakalera) Berlingo zinema-jaialdiko film laburren Sail Ofizialean lehiatu zen. Aurten Nest Film Students saileko epaimahaiaren presidentea da.
Nest Film Students saileko epaimahaiaren presidentea izango da Martín Rejtman eta masterclass saioa ere eskainiko du.