Oren Gerner etorriko da ikasleekin hitz egitera. Israeldarra Donostiara itzuliko da duela bost urte Greenland film laburrarekin Nest Film Students saria lortu eta gero. Aurten New Directors sailean lehiatuko da haren lehen film luzea, Africa, eta filmaren emanaldiaren ondoren egingo du ikasleekin elkarrizketa.
Oren Gernerrek (Petah-Tikva, Israel. 1984) Zuzendaritza eta Gidoigintza ikasketak egin zituen, Tel Aviveko Minshar Arte Akademian. 2014an gradu-amaierako film laburra zuzendu zuen, Greenland. Lan horrek Nest Students saria irabazi zuen, eta Israelgo Zinema Akademiaren sarietan film labur onenen artean izendatu eta Sundancen proiektatu zen. Ondotik, Shark Tooth (2016) eta Gabriel (2018) iritsi ziren. Azken hori, Israel eta Frantzia arteko koprodukzio bat, Cannesko zinema-jaialdiko film laburren Sail Ofizialean lehiatu zen. Africa (New Directors) zuzentzen duen lehenengo film luzea da.
El israelí Oren Gerner, que hace cinco años logró el Premio Nest Film Students por su corto Greenland, volverá a Donostia para intercambiar impresiones con los alumnos y alumnas tras la proyección de su debut con el largometraje Africa, que concursará en New Directors.