Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Préface à des fusils pour Banta, Mathieu Kleyebe Abonnenc, Guyana Frantsesa, 2011, 28' 24'' 

Sarah Maldororen lehenengo film luzea izan zen Guns for Banta [Bantarentzako pistolak] lan desagertuan jartzen du arreta Foreword to Guns for banta [Bantarentzako Pistolen hitzaurrea] lanak. Filma Ginea-Bissaun filmatu zen, eta Awa emakume nekazariaren bizitza eta heriotza islatzen ditu, Ginea eta Cabo Verderen Independentziarako Afrikako Alderdian (PAIGC) parte hartzen baitzuen: erdi-fikziozko narrazio horrekin batera, emakumeek eta haurrek borroka horretan izandako partaidetzaren irudi ezezagunak ere eskaintzen ditu filmak.

Aljeriako ejerzituak finantziatu zuen lan hori, propaganda-tresna bihurtzeko helburuarekin; baina azkenean, Maldororri pelikula konfiskatu zioten, edizioaren erabateko kontrola edukitzea eskatu baitzuen. Gaur egun, film horren bobinak ez dira ez identifikatu ez itzuli. Guns for Banta lanari buruz honako hau geratzen da soilik: Suzanne Lipinskak filmazioan ateratako argazki-bilduma bat eta Sarah Maldororren eta beste lekuko batzuen oroimen zatikatuak, Abonnencek zinemagilearekin bi urtetan zehar izandako elkarrizketetan bildutakoak.

Galdutako film baten atzera begirako hitzaurre gisa, artistak Guns for Banta nola bilatzen duen kontatzen digu diaporamak; halaber, militanteen, zinemagilearen eta argazkilariaren irudiak ere aztertzen ditu, iraultza bat sortzeko orduan bakoitzak dituen funtzioak behatuz. Ikuspegi ezberdin horietatik, iraultzaren eta ekoizpen kulturalaren arteko harremana azpimarratzen dute ahots gainjarriek, betiere Afrikaren deskolonizazioaren testuinguruan. Artxiboko irudiak, testuak eta artistak irakurritako materialaren justaposizioak militanteen irudiaz haraindian doan isla bat ematen digu. 

Descripción Corta

Diaporama de Mathieu Kleyebe Abonnenc que se centra en la película desaparecida 'Pistolas para Banta' (1970), el primer largometraje de Sarah Maldoror.

Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2016
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si