Texto Destacado

Zinegilearen pelikulak ikusteaz gain, zuzendariak zinearekiko daukan begirada ezagutzeko eta bertan sakontzeko aukera izango dugu.

Multimedia
Imagen Preview/Poster
Texto Fecha
URR. 12 - ABE. 30
Lugar
Pasada?
No
Descripción Larga

SHAKESPEREADAK

Duela urte batzuk Matías Piñeiro zinegile argentinarra Shakespeare-ren obra osoa irakurtzen hasi zen eta ohartu zen pertsonaia ezagunenez harago (Hamlet, Lear Erregea edo Ricardo III-a, besteak beste) dramaturgoaren komedietan emakumezko pertsonaia txundigarriak zeudela. Gainera, konturatu zen pertsonaia horiek zerikusi handia zeukatela dagoeneko berarekin lan egiten zuten Argentinako antzerki independienteko aktore taldearekin: María Villar, Agustina Muñoz, Romina Paula, Laura Paredes. Horregatik, 2011. urtean Shakespeareren emakumezko pertsonaia bat abiapuntu zeukan lehenengo filma egin zuen: Como gustéis filmeko Rosalinda, María Villarrek Rosalinda filmean interpretatua.

Shakespearerekin duen loturaz gain, Matías Piñeiroren zinearen beste ezaugarrietako bat filmak ekoizteko modua da. Beti saiatzen da bere pelikulak oso garestiak izan ez daitezen eta, horri esker, hamar urtetan sei film egin ditu. Esan genezake, bere pelikula guztiak nolabait lotuta daudela. Guztiak euren arteko bariazio bat direla dirudi denetan Shakespearen emakumezko pertsonaia bat delako abiapuntua eta aktore berekin egiten duelako lan. Bariazio edo errepikapen sentsazio hori filmen barruan ere gertatzen da. Matías Piñeiroren zinea zuzenean dago lotuta antzerkiarekin eta ondorioz, bere pelikuletan antzerkiaren zenbait elementu aurkitu ditzakegu. Adibidez, entseguak eta beraz, errepikapenak.

Matías Piñeirori eskainitako zikloa osatzeko gutun zuria eman diogu. Baina, oraingo honetan, ez da saio bakar bat izango. Guztira, lau film izango dira, zuzendariak arrazoi ezberdin batengatik aukeratu dituenak. Hasteko, Orson Wellesen Chimes at Midnight (Gauerdiko kanpaiak). Piñeiroren hitzetan: “Adaptazio horri esker Shakespeare egiteko Shakespeare puskatu behar dela ulertu dut”. Bigarrena George Cukorren Sylvia Scarlet izango da, Screwball comedy bat “Shakespearekin zerikusirik ez daukala esan arren, zerikusia duena”. Hirugarrena Dorothy Arzner eta Roy Del Ruthen Dance, Girl, Dance izango da, Piñeirok zinean dauden antzerkiarekiko begirada interesgarriekin lotura duena. Laugarren eta azken filma Éric Rohmerren Conte d’hivern (Neguko kontua) izango da; azkeneko hori “ez da Shakespearen adaptazio bat, baina errekonozitu daitezkeen elementuak hartzen ditu”.
 

Horri esker, zinegilearen pelikulak ikusteaz gain, zuzendariak zinearekiko daukan begirada ezagutzeko eta bertan sakontzeko aukera izango dugu. Gainera, Kontatutako zinea ekimeneko saio bat izango dugu. Bertan zuzendariak bere lan prozesu eta proiektu berrien inguruan hitz egingo du.


Matías Piñeiro Elías Querejeta Zine Eskolako sorkuntza graduondokoko koordinatzailea da.

 

Urriak 12, osteguna, 19:00

Viola, Matías Piñeiro, Argentina, AEB, 2012, 65’

Rosalinda, Matías Piñeiro, Argentina, Hego Korea, 2011, 43’

 

Urriak 14, larunbata, 19:00

La princesa de Francia, Matías Piñeiro, Argentina, 2014, 67’ 

Sycorax, Matías Piñeiro, Lois Patiño, Espainia, Portugal, 2021, 20’

 

Urriak 19, osteguna, 19:00

Hermia & Helena, Matías Piñeiro, Argentina, AEB, 2016, 87’

 

Urriak 26, osteguna, 19:00

Isabella, Matías Piñeiro, Argentina, Frantzia, 2020, 80’

 

Azaroak 11, larunbata, 19:00 

KONTATUTAKO ZINEA

 

GUTUN ZURIAK

Abenduak 9, larunbata, 19:00

Chimes at Midnight (Campanadas a medianoche), Orson Welles, Espainia, Suitza, 1965, 103’

 

Abenduak 23, larunbata, 19:00

Sylvia Scarlet, George Cukor, AEB, 1935, 95’

 

Abenduak 28, osteguna, 19:00

Conte d’hiver (Cuento de invierno), Éric Rohmer, Frantzia, 1992, 104’

 

Abenduak30, larunbata, 19:00

Dance, Girl, Dance, Dorothy Arzner, Roy Del Ruth, AEB, 1940, 90’

Imagen Listado
Imagen
Tipo Agrupación
Zikloa
Invitados
Información Adicional