3D inprimaketa hiru dimentsioko objektu solidoen fabrikazio automatizatuan datza, geruzaz geruza materiala batuz edo gehituz, ordenagailuz sortutako eredu digital batetik abiatuta. Lantegi honen bi saioetan, 3D objektuak modelatzen ikasiko dugu, CAD parametrikoaren FreeCAD software librea erabiliz, eta 3D inprimaketarako diseinatutako ereduak prestatu, Medialabeko 3D inprimagailuak erabiliz.
Lehen saioa:
-FreeCAD programa bidezko modelatzea: instalazioa eta lehen urratsak, interfazea eta agertokiak, primitiboak eta boolearrak, zirriborroak eta eragiketak, diseinu parametrikoa, planoak eta esportazioa.
Bigarren saioa:
-3D inprimaketa: inprimagailuak, prozesua eta teknologiak, slicing-prozesua, Cura softwarea erabiltzea, FDM inprimagailuak maneiatzea, inprimatzeko eta mantentzeko teknikak.
*Lantegiak bi jardunaldi izango ditu, otsailaren 9an eta 16an eta izen-emate bakarra egin behar da.
*Ordenagailu eramangarria ekartzea komeni da. Ez baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan medialab@tabakalera.eus posta elektronikoan edo 943 475050 telefonoan, utziko dizugu bat.
Software librea erabiliz 3D objektuak modelatzen eta inprimaketarako diseinatutako ereduak prestatzen ikasiko dugu.