Pertenece a Agenda Agrupación
Multimedia
Imagen
Información
Texto Apartado

Mein Stern, Valeska Grisebach, Alemania-Germany, 2001, 65', DCP JBAES 

 

Nicolek 14 urte ditu, eta ziur da laster zerbait garrantzitsua gertatuko dela bere bizitzan. Christopher ezagutzen du orduan, adin bereko auzoko mutil ospetsuenetako bat. Maitasun-istorio bat hasiko dute, bikote-harreman bat, haien begietara helduek egiten duten bezalaxe. Nicoleren amak gaueko txandan lan egiten du; hortaz, etxea hutsik gelditzen da, eta leku perfektua bihurtzen da Nicol eta Chistopeher heldu izatera jolasteko, hots, “senar-emazte” izatera jolasteko. Helduengandik ikusi dutena imitatzen saiatzen dira, dena keinuak eta ekintzak imitatzea izango balitz bezala. Baina gauzak ez dira hain errazak. Edo bai. Dena posible den mundu bat eraikitzen duten bitartean, zinema-izarrak balira bezala paseatzen diren bitartean, bizitza heldu baten promesa ikusten hasten dira urrunean: bankua, ardurak, beldurrak. Eta, bien bitartean, denborak aurrera egiten du, eta, dirudienez, erabakiak hartu behar dira.

“Nerabeak eta gazteak aztertzen hasi nintzenean, liluratu egin ninduen nola kopiatzen zituzten gazteek bikoteen rolak, maitasunaz dugun ideia eraikia, nola saiatzen ziren helduak izaten helduen jolasa imitatuz. Mundu horren parte izan nahi zuten, uste zuten horixe zela gertatu ahal zitzaien gauzarik zirraragarriena, zerbait garrantzitsua egiten egongo balira bezala, heltzen ariko balira bezala. Adin horretan, pertsonek beren bizitzarako etiketak aurkitzeko beharra sentitzen dute: zer izan nahi dut, non bizi nahi dut, norekin egon nahi dut... Nire iritziz, 16 urterekin lanbide bat aukeratzea lazgarria da, bereziki kontuan hartuta zer-nolako ideiak ditugun bai Alemanian bai Europako gainerako herrialdeetan lanei eta lanbideei buruz. Maitasunari buruz duten ideiaren inguruan ere antzeko zerbait gertatzen da: harritu egin ninduen ikusteak hain gazte izanik maitasunaren ideia osatu bat zutela eta zerbait indartsu, zuzen eta hauskaitz gisa ikusten zutela. Galdera horietatik sortzen da pelikula”.

 
 
Descripción Corta

Nicolek 14 urte ditu, eta ziur da laster zerbait garrantzitsua gertatuko dela bere bizitzan.

Tipo de actividad
Pasado
Si
Fechas
Fecha
Estado
Abierto
Tipo de Acceso
Libre
Fecha Fin
Principal
Si
Imagen Listado
Imagen
Tipo Evento
Actividad
Incluir en Cartelera
No
Mostrar enlace a Agrupación
Si
Convocatoria Abierta?
No
Inicio Convocatoria
Fin Convocatoria
Color Texto
Negro
Destacado?
No
Año
2018
Incluir en Medialab
Desactivado
Incluir en 2Deo
Desactivado
Subtitulo
Valeska Grisebachen filma
En Home
No
Abrir en ventana nueva
Si