Imagen
Imagen
Descripcion

Mejillon Tigre kolektibo zahar-berria Eider Adeletxek eta Ane Zubeldiak osatzen dute. Agian Eider Perez eta Ane Garcia izenez ere ezagutuko dituzue bi sortzaile horiek, baina haien literatur lanak argitaratzeko amonen abizenak baliatzen dituzte. Sormen-lanak kolektibotasunetik landu eta plazaratzeko asmoz sortu dute Mejillon Tigre izena, baina aurretik ere elkarrekin jardunak ziren. 2016-2019 bitartean, Autobiographikal emanaldiarekin hara eta hona ibili ziren, munduko emakume poeten lanak euskaraz errezitatu eta antzezten. Egun, Hitz esana emanaldiarekin bira txiki bat egiten ari dira Euskal Herrian barrena.

Cargo - Nota descriptiva
Spoken word
Tipo
Artistas y Creadores