Imagen
Imagen
Descripcion

JULEN: Julen, Donostian jaioa, 1991an. Ikus-entzunezko Komunikazioa "ikasi" ostean, mundu horretan zein kazetaritza musikalean egin du lan orain arte. Hainbat proiektuetan musikari eta ekoizle bezela izandako ibilbideak eraman du Paskal eta Sararekin batera Merina Gris sortzera.

PASKAL: Bere izena bezain faltsua da bere biogrfia. Ez zaio gustatzen publikoli azaltzea. Entzutera etorriko direnek jakingo dute, besteentzat Merina Griseko Paskal donostiarra.

SARA: Donostiako Amara Berri auzioan jaioa, txikitatik izan du harremana Sarak musikarekin. Gerora, hainbat taldeetatik pasa ondoren, Merina Grisen sartu zen, egungo hirukotea osatuz. Gaur egun jarduera hau, musikarekin zerikusia duten beste hainbat kudeaketa zein interpretazio proiektuekin uztartzen du.

Contenido relacionado
Tipo
Invitados
Artistas y Creadores
2deo