Imagen
Imagen
Descripcion

Michael Taussig Australian jaio zen eta Sydneyko unibertsitatean medikuntza ikasi zuen. Ondoren, London School of Economics-en antropologian doktoradutza egin zuen.

Bere bibliografiak, beste batzuen artean, The Devil and Commodity Fetishism in South America, 1980; Shamanism, Colonialism, and the Wild Man: A Study in Terror and Healing, 1987; The Magic of the State, 1997 edota My cocaine museum, 2004 batzen ditu.

Michael Taussig-en jakintza eremua, fiktokritizismoa deritzona, antropologia gonzo bezala ulertu daiteke, hau da, ekintza errealak eta fikziozkoak, behaketa etnografikoa, artxibo historikoa, teoria literarioa eta memoria uztartzen dituen ikerketa eremu bezala. Gaur egun, Taussig Columbia, New York eta Suitzako European Graduate School unibertsitateetan antropologia irakaslea da.
Cargo - Nota descriptiva
Antropologia irakaslea
Tipo
Invitados