MICHEL GAZTAMBIDE (Apt, Frantzia. 1959). Zinemako eta telebistako gidoilaria. Film luze ugari idazteko prozesuan lagundu du: Vacas (Julio Medem), La caja 507, La vida mancha, No habrá paz para los malvados (Goya sari bat irabazi zuen horregatik), Libertad (Enrique Urbizu), Chatarra (Félix Rotaeta), Baztán (Iñaki Elizalde), El idioma imposible (Rodrigo Rodero), Petra (Jaime Rosales), Way Down (Jaume Balagueró) eta Cerrar los ojos (Víctor Erice). Horrez gain, telebistarako sail ugaritan parte hartu du, hala Mediasetentzat (Vuelo IL8714, El padre de Caín) nola Movistarrentzat (Gigantes, La línea invisible, Libertad).
Esperientzia zabala du irakasle gisa, bai zentro pribatuetan (EQZE, Escac, Bande à part, Larroetxene, Sarobe Zinema Gela, Tutorial DAMA eta Tutorial Fundación Carolina-Ibermedia) bai unibertsitateetan (Nafarroako Unibertsitatea, Menéndez Pelayo Nazioarteko Unibertsitatea, Karlos III.a Unibertsitatea, Pompeu Fabra Unibertsitatea, Valentziako Unibertsitate Politeknikoa). Hombre sin hombre film laburra zuzendu du (2002) eta hainbat poesia-liburu idatzi ditu, hala nola Ternura blindada eta Moscas en los incunables.