Imagen
Imagen
Descripcion

Machalski gidoi zinematografikoak garatzen espezialista da: azterketa, aholkularitza, irakaskuntza, itzulpena eta idazketa. Tailerrak Europan, Latinoamerikan eta Asian eskaintzen ditu, eta mundu osoko proiektuetan egiten du lan aholkulari moduan. Bideratzailearen hitzetan, “ikus-entzunezko proiektuen aholkularitzak filmaren hasierako fasean, gidoian, egileek eta aholkulariak elkarrekin filmaren motibazioak, helburuak, sormen-prozesuak eta alderdi ugariak miatzen ditugun topaketak dira. Alde batetik, bilbea, egitura, pertsonaiak, gaia, generoa eta tonua aztertuko ditugu; eta, bestetik, bideragarritasuna, hartzaileak, produkzio-kostuen arteko egokitzapena eta merkatuko potentziala, eta proiektuaren garrantzi orokorra”.

Proyectos participa
Tipo
Artistas y Creadores
2deo