Imagen
Imagen
Descripcion
Gizarte Langintza ikasketak burutzen ari zela interesatu zen lurra eta gizakiaren arteko harreman gatazkatsuan. Gipuzkoako Hiri Baratza Komunitarioen inguruan ikertzen amaitu zituen unibertsitate ikasketak. Bestalde Haraino Astialdi Taldeko kale hezitzaile lanetan jardun du azken urteetan, neurri batean haur eta gazteak landa eremura eta naturara hurbiltzeko helburuz. Ondoren Agroekologian graduondokoa ere egin zuen, eta hezkuntza Agroekologikoaren inguruan ikertzen, eta berau praktikara eramaten aritu izan da. Gaur egun Donostiako bi baratza komunitariotako partaide da, Uliako Lore Baratzak eta Trinitateko auzo baratzekoa. Horretaz gain, landa eremura salto egiteko asmoz profesionalki ekoiztera bideratuta dagoen proiektu baten hastapenetan ere badabil.
Eventos participa
Cargo - Nota descriptiva
Agroekologian aditua
Tipo
Invitados