Imagen
Imagen
Pie de imagen
Mikele Landa - Noka, 2023
Descripcion

Mikele Landa Eigurenek (Bilbo, 1995) Ikus-entzunezko Komunikazioko Gradua egin zuen UPV-EHU-n eta Suediako Karlstad Unibertsitateko zinema-fakultatean. Ondoren, Sormenezko Dokumentalgintzan, Zinema Esperimentalean eta bideoartean espezializatu zen Madrilgo TAI-n. 2021-2022 ikasturtean zehar Elías Querejeta Zine Eskolan Sorkuntza graduondoko ikaslea izan da. Bere lehen lana, Heldu, Bilboko Zinebin aurkeztu zen (2018) eta zuzendari onenaren saria jaso zuen Euskal Zine Bileran (2019). Harrezkero, ikus-entzunezko proiektuak garatu ditu hainbat elkarterekin lankidetzan, hala nola Mali, 10 urtetan filma, OSALDErekin Malin grabatu, ekoitzi eta zuzendu zuena. Zinemagilea izateaz gain, kazetari bezala lan egin izan du EiTB-n eta Berria egunkarian, besteak beste. Bere azken Lana, Noizko basoa, Donostiako Zinemaldian, Zinebin  eta Punto de Vista jaialdietan aurkeztu berri du. Egun Senda, bere lehen luzemetraila, garatzen ari da Noka Mentoring eta Elkarrekin Sortzen programetan.

Cargo - Nota descriptiva
Zinemagilea
Tipo
Artistas y Creadores