Texto Destacado

Jendea hizketan jarri nahi dugu, eta horretarako, ordenadore pantailak baliatzen hasi ginen duela 10 urte.

Multimedia
Imagen
Eventos - Agrupaciones Pertenecientes
Pasada?
No
Descripción Larga

Jendea hizketan jarri nahi dugu, bai. Mintzorduak jendea hizketan jartzeko saioak dira. Saioak zuzenean egiteaz gain, grabatu, editatu, txukundu eta sarean hedatuko ditugu.  Antolatutako  mintzorduetan, elkarrizketa sakonen bila arituko dira. Jendaurrean eta pantailan. Zuzenean eta nahieran eskura. Euskal Herrian eta munduan. Mintzorduak, mintzanet.eus plataformatik bultzatutako ekimena da. Kalitate handiko elkarrizketak. Euskaraz. Mundu osorako.

Elkarrizketa
Euskal Herriko erreferenteak hizketan jartzea da asmoa. Hizkuntza, kultura, kirola, politika, ekonomia, eguneroko bizitza edota etorkizuna hizpide hartzeko. Aurrez aurre. Eta publikoarekin. Jendaurrean, 2deo egoitzan abiatu, eta Euskal Herriko beste toki batzuetan egiteko asmoarekin.

Narratiba berriak
Elkarrizketa zuzenean izango da. Jendaurrean. Eta zuzenean erretransmitituko dugu gure mintzanet.eus plataformaren bitartez.
Eta mundu osoko mintzanet erabiltzaileek zuzenean ikusi ahal izango dute. Une berean.
 

Halaber, elkarrizketarekin pieza berriak osatuko dira, editatuak. Bost minutuko piezak edota elkarrizketako pasarte garrantzitsuenak biltzen dituena.
Errealizazio on batekin, kamara eta plano ezberdinak uztartuz. Hurbiltasuna, sakontasuna, argitasuna… Ikus-entzunezko teknika narratiboekin ere eskuratuz.
Maila handiko elkarrizketak eskaintzea da gure xedea. Kalitate teknikoa eta diskurtsiboa.
Hiztun, bidelagun eta bidelariek goza dezaten.

Jendea hizketan jarri nahi dugu, eta horretarako, ordenadore pantailak baliatzen hasi ginen duela 10 urte. Pantailak ugaritu dira, eta era eta neurri ezberdinetakoak erabiltzen ditugu gaur egun. Hizketan jarraitzen dugu. Mezuak trukatzen ditugu. Eta gure egunerokoan leku garrantzitsua hartzen du.

Tabakalerako 2deo egitasmoan Mintzorduak antolatu, grabatu, ekoitzi, postproduzituko ditugu. Eta horrez gain, podcastak eta euskara praktikatzeko aukerak uztartu nahi ditugu. Euskaraz urriak dira euskara ikasten eta praktikatzeko ahaleginetan ari den jendearentzako material digitalak. Beren beregi horretara bideratutako podcastik apenas dagoen, eta horretan ere eragin nahi dugu, eta mintzanet.eus plataforma baliatzen dutenei eskaini.

Imagen Listado
Imagen
Tipo Agrupación
Kolektibo egoiliarra
Información Adicional