Liburua, edukiontzi gisa ulertua, abiapuntua duen esperientzia kolektiboa da hau.
Lantegi honek artista liburu edo objektu bat sortzea proposatzen du, bai modu kolektiboan bai bakarka. Liburuen tapa zaharretatik abiatuko gara (parte-hartzaileen artean ausazko banaketa bat egin ostean) eta norberaren senak gidatua proposamen intimo eta berezia sortuko dugu. Antzinako paperak, tipografia desberdinak, postal eta argazki zaharrak, soka eta koloretako zintak edota mozteko, plegatzeko, kolatzeko eta marrazteko beharrezkoak diren material sorta bat eskura izango ditugu buruan dauzkagun ideia eta proiektuak gauzatu ahal izateko.
Oharra: Zuen sorkuntzan txertatzeko objektu pertsonal bat ekartzera gonbidatzen zaituztegu, aspaldiko argazki bat, postal zahar bat, objektu txiki bat, ehun zati bat, paper idatzi bat...
Liburua, edukiontzi gisa ulertua, abiapuntua duen esperientzia kolektiboa da hau